Gobierno de España | Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas IEF | Instituto de Estudios Fiscales
Nabarmentzekoak / Eurosocial

Eurosocial

EUROsociAL elkarlan teknikoa egiteko Europako Batzordeak bultzatutako ekimena izan da, hain zuzen ere, Latinoamerikaren kohesio soziala indartu nahi zuen ekimenak, administrazio publikoek bakoitzak bere esperientziak besteekin banatuz. Zehatzago esateko: hezkuntza, enplegua, fiskalitatea, justizia-administrazioa, eta osasunaren arloko lehentasunetaz arduratzen diren instituzioen artean jarduteko. Politikari goren-gorenen laguntza jaso du ekimen honek, eta epe laburrean Europar Batasunaren eta Latinoamerikako harremanaren erpin nagusietakoa izan nahi luke.

FISKALITATEAREN SEKTOREA Europako eta Latinoamerikako erakunde-kontsortzio baten bidez egituratu izan da, 2005. urtetik 2010era arte, Espainiako Ikerketa Fiskalen Institutua buru dela.Kontsortzioaren helburua izan da politika publikoengan eta kudeaketako praktika instituzionalengan eragina izatea, batez ere, kohesio sozialaren gainean eragina daukaten fiskalitate-arloetan.

Honako hauek izan dira Europako parte-hartzaileak kontsortzioan:

  • Ikerketa Fiskalen Institutua (IFI – IEF) - Espainia
  • InWEnt Capacity Building International - InWEnt - Alemania
  • GIP. Assistance au Développement des Échanges en Technologies Économiques et Financičres - ADETEF - Frantzia
  • Fundación Centro de Educación a Distancia para el Desarrollo Económico y Tecnológico - CEDDET - Espainia.

Honako hauek izan dira Latinoamerikako parte-hartzaileak kontsortzioan:

  • Centro Interamericano de Administraciones Tributarias - CIAT.
  • Servicio de Administración Tributaria - SAT - Mexiko.
  • Administración Federal de Ingresos Públicos AFIP - Argentina.
  • Secretaria da Receita Federal - SRF - Brasil.
  • Dirección de Impuestos y Aduanas Nacionales - DIAN - Kolonbia.

Hauek ere kide izan dira:

  • Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia (ZAEA)
  • La Organización Iberoamericana de la Seguridad Social (OISS).
  • El Instituto Centroamericano de Administración Pública (ICAP).

EUROsociAL- Fiscalidad 2005eko urrian hasi zen, eta lau urtez iraun du. Proiektua Europar Batasunak finantzatu zuen, ehuneko 80 finantzatu ere, eta gainerako ehuneko 20 kontsortzioko kide europarrek jarri zuten, beren ardura izan baiten proiektua gauzatu eta administratzea.

Helburua zen, proiektua amaitzean esku-hartzearen onura izango zuten erakunde latinoamerikarrek tresna egokiak izan zitzatela eskura, gizarte-kohesioa bultzatzeko politika publikoen kudeaketarako jarraibide eta prozedura egokiak berenganatu ahal izateko, eta honako gai hauetan politika jakinak abiarazi eta gauzatzeko gaitasun handiagoa izan zezatela: 1) politika fiskalak; 2) administrazio fiskalak eta giza baliabideak; 3) aurrekontu eta gastua publikoa; 4) lurraldeko finantzazioa eta gizarte-segurantza.

Xede hori bete alderaz, honako ekintza batzuk prestatu zituen proiektuak:

  • Jardunbide egokiak eta eskariak identifikatzea
  • Latinoamerikako gizarteetan funtsezko diren eragileak kilikatzeko ekintzak
  • Mintegi presentzialak
  • Ohitzen hasteko bisitak
  • Laguntza teknikoak.
  • On-line nahiz bertaratu beharreko ikastaroak
  • Proiektu aitzindariak.
  • Gaikako sareak sortu eta sendotzea, eta EUROsociAL Fiscalidad atariari bultzada ematea.

Informazio gehiago: EUROsociAL Fiscalidad ataria

INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES

Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID

Tel. 91 339 88 00 | informacion@ief.minhap.es