Urtarrilaren 26ko 63/2001 Errege Dekretuak, Ikerketa Fiskalen Institutuaren Estatutua onetsi zuenak xedatzen duenaren arabera, honako hauek dira Ogasun Publikoaren eskolari dagozkion zereginak: Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikita, Ogasun Publikoan administrazio- eta kudeaketa-lanean jarduteko kidegoetako funtzionarioak hautatzeko sarrera-probak deitzeko ardura daukaten administrazio-organoei aholkuak ematea eta haiekin elkarlanean jardutea.
Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren esparruan, funtzio publikora sartzeko, hautaketa-prozesu bat gainditu behar da. Prozesu horrek, oro har, ondoz ondoko bi fase osagarri ditu:
Lehenengo faseak, oposizioak, aukera ematen du hautagaiek hainbat gairen inguruan dituzten ezaupideak ebaluatzeko proba idatzi eta ahozkoen bitartez. Proba horien kopurua, zailtasuna eta edukia desberdina da sartu nahi den kidego edo eskalaren arabera.
Bigarren fasean, lau eta hamabi hilabete bitarteko hautaketa-ikastaro bat egin behar da Ogasun Publikoko Eskolan, lanpostu desberdinen zereginak eraginkortasunez egiteko behar diren prestakuntza eta gaitasuna lortzeko.
INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES
Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID
Tel. 91 339 88 00 | informacion.ief@ief.minhap.es