Gobierno de España | Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas IEF | Instituto de Estudios Fiscales
Prestakuntza / Sartu Berrientzako Prestakuntza

SARTU BERRIENTZAKO PRESTAKUNTZA

Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren esparruan, funtzio publikora sartzeko, hautaketa-prozesu bat gainditu behar da. Prozesu horrek, oro har, ondoz ondoko bi fase osagarri ditu:

  • Lehenengo faseak, oposizioak, aukera ematen du hautagaiek hainbat gairen inguruan dituzten ezaupideak ebaluatzeko, hautaketa-proba idatzi eta ahozkoen bitartez. Proba horien kopurua, zailtasuna eta edukia desberdina da sartu nahi den kidego edo eskalaren arabera, eta hainbat abantaila ematen zaizkio barne sustapenari.
  • Bigarren fasean, lau eta hamabi hilabete bitarteko hautaketa-ikastaro bat egin behar da Ogasun Publikoko Eskolan, lanpostu desberdinen zereginak eraginkortasunez egiteko behar diren prestakuntza eta gaitasuna lortzeko .

Ogasun Publikoko Eskolak diseinatu, antolatu, zuzendu eta ebaluatzen ditu ikastaro horiek, ministerioko kidego eta eskala desberdinetan sartu nahi duten hautagaiek, praktiketako funtzionario gisa, gainditu behar dituztenak.

Ikastaro horiek aprobetxamenduz gainditu behar dira, eta helburu hauek dituzte:

  • Kasuan kasuko kidegoko berezko jarduerak burutzeko ezinbestekoak diren ezaupide tekniko bereziak ematea. 
  • Funtzionario-lana ahalik eta ondoen egiteko behar diren ezaupide eta gaitasunei lotutako prestakuntza-baliabideak eskaintzea .

Prestakuntza-plan horren barruan, ikastaro hauek egiten dira praktiketako funtzionarioentzat:

Ikastaroak irauten duen bitartean, ikasleak praktiketako funtzionarioak dira, eta ez dira karrerako funtzionario izango harik eta ikastaroa gainditu eta agintaritza eskudunak izendatzen dituen arte.

INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES

Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID

Tel. 91 339 88 00 | informacion@ief.minhap.es