Ikerketa Fiskalen Institutuak bere Estatutuan jasotako hautaketa- eta prestakuntza-funtzioak betetzen ditu:
Ogasun Publikoko Eskolaren bitartez funtzionarioak eta bestelako langileak ogasun publikoaren berezko gaietan prestatzeko zereginak burutzen dira, barne hartuta administrazioko eta finantza- eta zerga-kudeaketako teknikak eta aurrekontu eta gastu publikoari buruzkoak; horretarako, kasuan kasuko prestakuntza-programak egiten dira, epe ertainera eta luzera, departamentuetako zuzendaritza-organoekin adostuta eta horien beharren arabera.
Era berean, institutuak borondatezko prestakuntza-programak antolatzen ditu Estatuko Administrazio Orokorreko eta beste administrazio-esparru batzuetako langileentzat, eta aktiboki parte hartzen du institutuko langileentzat urtero antolatzen diren etengabeko prestakuntzako programetan.
Lanpostuaren prestakuntza-beharrak antzeman eta baloratu ondoren, zentro hartzaileekin lankidetza estuan, prestakuntza-jarduerak programatzen dira, eta urtero sartzen dira berariazko planetan.
Jarduera horiek saio edo ikastaro trinkoetan gauzatzen dira, eta aldiro-aldiro ematen zaizkie talde profesional desberdinei, ikasmaterial egokiaren laguntzarekin.
Hortaz, etengabeko prestakuntzako urteko plan hauek egiten dira:
Sindikatuek eta Administrazio Publikoak etengabeko prestakuntzaren inguruan sinatutako hitzarmenen esparruan, bada prestakuntza-eskaintza bat, urtetik urtera edukiak areagotzen dituena eta arreta berezia ematen diona barne sustapenari.
Prestakuntza-plan honetako jarduerak Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak eta Ikerketa Fiskalen Institutuak burutu dituzte, Ekonomia eta Ogasun Ministerioko gainerako zuzendaritza-zentroekin batera.
Eman diren gaiak instrumentalak izan dira gehien bat: informatika, hizkuntzak, kontabilitatea, lan-arriskuen prebentzioa, zuzendaritzarako gaitasunak etab. Era berean, funtzionarioak Ekonomia eta Ogasun Ministerioko beste kidego batzuetara sartzeko aukera bultzatu da.
Ikerketa Fiskalen Institutuak ikastaroetan bertaratuz eta campus birtualaren bitartez burutzen ditu prestakuntza-jarduerak.
INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES
Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID
Tel. 91 339 88 00 | informacion@ief.minhap.es