Gobierno de España | Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas IEF | Instituto de Estudios Fiscales
Prestakuntza / Graduondoa

Graduondoa 

Prestakuntza-plan honetako prestakuntza-ekintzak sektore publikoan lan egiten duten lizentziatuei eskaintzen zaizkie, edota Finantza eta Zerga Zuzenbidea eta Administrazio Publikoko Zuzenbidea sakon ezagutu nahi duten edo arlo horretako ikasketak eta ikerketak egin nahi dituzten aditu eta ikertzaileei.

Helburu horiek lortzeko egindako jarduerak bi esparru zabaletan banatzen dira:

Masterrak

Zerga Administrazioko eta Ogasun Publikoko Nazioarteko Maisutza

Ogasun Publikoko eta Finantza Administrazioko Nazioarteko Maisutza

Zuzendaritza Publikoko Masterra IFI-IAE

Doktoretza Ikastaroak

Zuzenbideko Doktoretza (UCP-IFI)

Ikastaro hauek IFIak eta Universidad Complutense de Madrid unibertsitateak (UCM) eskaintzen dituzte lankidetzarako esparru-hitzarmen baten babesean. Hitzarmen horretan, Ikerketa Fiskalen Institutuaren jarduera-eremuaren barruan Zuzenbideko Doktoretzako Ikastaroak egitea aurreikusten da.

  • Ebazpena, 2008ko urriaren 20koa, Ikerketa Fiskalen Institutuarena, Zuzenbideko doktoretza ikastaroen berri ematen duena. pdf 1273 kb
  • Ebazpena, 2009ko urtarrilaren 19koa, Ikerketa Fiskalen Institutuarena, Zuzenbideko doktoretza ikastaroetan onartutakoen zerrenda argitaratzeko dena. pdf 192 kb

Zuzendaritza eta Administrazio Publikoko Doktoretza (UNED-UCM-IFI)

Doktoretza-programa hau Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED), Universidad Complutense de Madrid unibertsitatearen (UCM) eta Ikerketa Fiskalen Institutuaren arteko lankidetzaren emaitza da eta, batez ere, kudeaketa eta administrazio publikoari lotutako gaien inguruko prestakuntza eta ikerketa garatu eta bultzatu nahi ditu. UNEDek eta Ikerketa Fiskalen Institutuak hogeita bost urte baino gehiagotan hezkuntzaren alorrean izan duten lankidetzari, Universidad Complutense de Madrid unibertsitatearena gaineratu zaio oraingoan. Doktoretza-ikastaroa gaindituz gero, Zuzendaritza eta Administrazio Publikoko Ikasketa Aurreratuen Diploma jasotzen da.

INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES

Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID

Tel. 91 339 88 00 | informacion@ief.minhap.es