Tel: 91 339 87 96, 91 339 88 16. Fax: 91 339 88 09
Ikerketa Fiskalen Institutuak garatzen dituen prestakuntza-jardueren artean, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionaleko Zentro Berezi Instituzionalak burutzen dituenak daude. Zentro horren helburu nagusia, 1976an sortu zenetik, pertsona guztiek unibertsitate-ikasketak egin ahal izatea da eta, bereziki, Ekonomia eta Ogasun Ministerioan dihardutenek, baldin eta goi-mailako ikasketak egiteko gaitasuna badute baina lan-arazoengatik, arrazoi ekonomikoengatik, bizi diren lekuan bizi direlako eta antzeko edozein arrazoirengatik unibertsitateetako eskoletara joan ezin badira. Zentroaren jarduerarekin, programa egoki bat ezarri eta garatu nahi da etengabeko hezkuntzarako, kultura sustatzeko eta hobekuntza profesionalerako.
Zentroaren hezkuntza-esparrua irekita dago funtzionarioentzat, bitartekoentzat, lan-kontradunentzat eta lehen mailako senitartekoentzat baldin eta Administrazio Publikoan badihardute eta zentroak ematen dituen irakaskuntzetakoren bat Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean ikasi nahi badute.
INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES
Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID
Tel. 91 339 88 00 | informacion@ief.minhap.es