Gaur egungo konfigurazioan, Ikerketa Fiskalen Institutua erakunde autonomo gisa sortu zen Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Lan-arlokoei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legearen bitartez. Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikita dago Ogasun eta Aurrekontuetako Estatu Idazkaritzaren bitartez, eta berezko Estatutua du, IFIaren egitura organikoa eta funtzioak arautzen dituen urtarrilaren 26ko 63/2001 Errege Dekretuaren bitartez onartua (urtarrilaren 27ko EAO); gainera, berezko antolaketa ere badu, “gizarteak eta ekonomiak finantza-erakundeetarako eskatzen dituzten aldaketei aurre egiteko”.
Institutuaren zeregin instituzionalak, oro har, bi esparru zabal hartzen ditu. Batetik, ikerketak, azterlanak eta aholkularitza ekonomiko eta juridikoa egitea sarrera eta gastu publikoen eta horrek ekonomia- eta gizarte-sisteman duen eraginaren arloan eta zergen estatistikak aztertzea eta ustiatzea. Jarduera horiek Ekonomia eta Ogasun Ministerioarentzat eta beste ministerio eta erakunde batzuentzat egiten dira.
Bestetik, Prestakuntza. Ildo horretatik, institutuak laguntza ematen du Ekonomia eta Ogasun Ministerioko funtzionarioen hautaketan eta prestakuntzan, eta lankidetzan jarduten du beste erakunde nazional eta nazioartekoekin prestakuntzaren eta laguntza teknikoaren esparruan. Hartzaileak Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia-erkidegoetako, Toki Administrazioko eta nazioarteko beste administrazioetako funtzionarioak eta langileak dira.
INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES
Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID
Tel. 91 339 88 00 | informacion@ief.minhap.es