Gobierno de España | Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas IEF | Instituto de Estudios Fiscales
INSTITUTUA / Aitorpen publikoa

Aitorpen publikoa Ikerketa Fiskalen Institutuari

  • 2006ko ekainean, Ikerketa Fiskalen Institutuak (IFI) Gaztela eta Leongo Ekonomiako Infanta Cristina Sariaren XII. edizioa irabazi zuen , epaimahaiaren hitzetan «ia mende erdiz erakunde horrek ekonomiaren ikerketa aplikatuan egindako lanagatik, zeinak ekonomia publikoaren arazoak, zentzurik zabalenean, ikertu, aztertu eta eztabaidatzeko zentro gisa erreferentzia nazional eta nazioartekoa bihurtu baitu». Epaimahaiaren aktaren arabera, Ikerketa Fiskalen Institutuak zerbitzu bikaina eman du ogasun publikoaren esparruko erabaki-hartzeen eta oinarrizko ikasketa teorikoen arteko lotura gisa. Sortu zenetik, IFIak ogasun publikoaren arazoak, zentzurik zabalenean, ikertu, aztertu eta eztabaidatzeko zentroa izan nahi izan du; finantza publikoen esparruko ideiak jaso eta zabaltzeko nukleo bat, eta sektore publikoko ekonomiaz hausnartzeko eta espezialistak sortzeko toki bat. Institutua, gainera, ezinbesteko erreferentzia da ogasun publikoaren ikertzaile eta adituentzat. Bere argitalpenak oso ezagunak dira, bai zientziaren arloan, bai Espainiako argitalpen-merkatuan.
  • 2010eko otsailean, Ikerketa Fiskalen Institutuak aitorpena jaso zuen Europako Parlamentuaren Eredua Hezkuntza Programak Madrilgo Biltzarrean ospatu zuen 10. edizioan izan zuen parte-hartzeagatik. “Eztabaida” programa hori Obra Social de Caja Madrid eta Fundación San Patricio erakundeek antolatzen dute, eta sona handia du batxilergoko 1. mailako ikasleen eta erdi mailako prestakuntza zikloetako ikasleen artean. Gainera, bere bizitzan zehar eragin handia izan du adin horretako gazte espainiarren prestakuntzan. Programak aukera ematen die gazteei gaurkotasun handiko gaiei buruz eztabaidatzeko Estrasburgoko Ganberaren protokoloari jarraituz. Adibide gisa, nahikoa da aipatzea hamargarren edizioan 13 autonomia-erkidegotatik etorritako ia 54.000 ikaslek parte hartu dutela.

    Europako Parlamentuaren Eredua programak (ingeleseko siglen arabera MEP) X. urteurrenera iritsi du gure herrialdean. Gazteen artean europar herritartasunaren kontzientzia eta eztabaida parlamentario konstruktiboaren kultura sustatzen emandako hamar urte horiek ospatzeko, Ereduaren X. Bilkura Nazionalaren Batzar Orokorra Madrilgo Legebiltzarrean egin zen otsailaren 22an. Bertan, urte hauetan zehar programa babestu duten hainbat pertsona ospetsu saritu ziren, hala Europako arlo politikokoak nola hezkuntzakoak. Hona hemen saridunak: Europako Parlamentuko lehendakari ohi eta MPEko ohorezko lehendakari José María Gil Robles jauna; EBarekiko integrazio-proiektuetarako enbaxadore berezi Carlos Carnero jauna; autonomia-erkidegoko Eskola Kontseiluko lehendakari Francisco López Rupérez jauna; Ikaskuntza Fiskaletako Institutuko zuzendari nagusi José María Labeaga jauna eta Madrilgo Legebiltzarreko lehendakari Elvira Rodríguez andrea. Ekitaldian, Obra Social de Caja Madrid erakundeko zuzendari-kudeatzaile Carmen Contreras andreak eta parte hartu zuen.

    IFIak lehenengo aldiz parte hartu zuen X. edizio honetan, baita modu aktiboan parte hartu ere, “Ekonomia-krisia: nazioarteko iruzur fiskalaren prebentzioa” gaia prestatzen lagundu baitzuen. Horren adierazgarri da Obra Social de Caja Madrid eta Fundación San Patricio erakundeek Ikerketa Fiskalen Institutuari egindako aintzatespena, zeinaren erakusgarria, eskultura bat, IFIko zuzendari nagusiak jaso baitzuen. Zuzendariak bere esker ona adierazi zuen eta agerian jarri zuen publikoki, Madrilgo Legebiltzarrean, institutuko langileenganako begirunea dokumentazio guztia prestatzeagatik, babesleei lankidetzaren zehaztapenak azaltzeagatik eta dena prest izateagatik institutuaren parte-hartzea arrakastatsua izan zedin. Saria ere haiekin partekatu zuen, eta zorionak eman zizkien, publikoki, beren konpromisoagatik eta lan ondo eginagatik.

INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES

Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID

Tel. 91 339 88 00 | informacion@ief.minhap.es