Ikerketa Fiskalen Institutuak, finantza publikoei buruzko gaietako ikerkuntza bultzatzen duen heinean, hainbat ikastaro eta prestakuntza-ekintza antolatzen ditu ikerketa-lanaren kalitatea hobetzeko helburuz; metodologia hobetuta, ikerketa-teknika ezberdinak erakutsiz edo ekonomia publikoaren arloan egunean eta puri-purian dauden kontuan eztabaidatuz eta aztertuz. Prestakuntza-ekintza horiek bere kasa antolatzen ditu IFIak berak, edo beste erakunde batzuekin elkarlanean ere bai zenbaitetan.
IFIaren lan-esparruan, hainbat mintegi antolatzen dira aldiro-aldiro, ikerketetan bakoitzak izandako esperientziak partekatzeko eta intereseko gaiak edo puri-purian dauden gaietaz elkarrekin jarduteko, betiere, institutuaren lehentasunezko lan-ildoen inguruan.
Antolaketa hobea izateko, mintegi horiek ikasketa-arloen arabera sailkatu dira, bakoitzak daraman orientazio metodologikoaren arabera.
INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES
Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID
Tel. 91 339 88 00 | informacion@ief.minhap.es