Gobierno de España | Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas IEF | Instituto de Estudios Fiscales
Ikerketa / Kanpoko Ikerlariak

KANPOKO IKERLARIAK

Ikerketa Fiskalen Institutuak aginduta dauzkan zereginen artean, ekonomia publikoarekin lotutako ikerketak eta azterlanak sustatzea eta zabalpena ematea da bat. Horretarako, Institutuak ikerketa-lanak egiteko finantzazioa ematen du, zergen, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan nahiz Finantza eta Zerga Zuzenbidearen arloan lehentasunezko jotzen dituen gaietarako.

2009. urtetik hona ikerketa-proiektuak finantzatzeko deialdi bat dauka etengabe zabalik, lehia bidezkoa. Nahiz eta deialdi orokorra izan, beste batzuk ere aterako ditu Ikerketa Fiskalen Institutuak aldika-aldika, lehia bidezkoak baita ere, aipatutako hiru arlo horietatik, Ogasun eta Aurrekontuetako Estatuko Idazkaritzarentzat nahiz institutuarentzat lehentasunezko izan daitezkeen ikerketa-ildo espezifikoetarako.

Ikerlari bakoitzak edo ikerlari-talde bakoitzak eskabide bakarraaurkez dezake, eta gehienez ere, 12.000 euro eskatu. Ezin dute eskabiderik aurkeztu aurreko urtean finantzazioa jaso duten ikerlariek. Ikerketa Fiskalen Institutuak ematen dituen inprimaki normalizatuen bidez aurkeztu behar dira eskabideak. Eskabideaz gain, ikerlari bakoitzaren curriculum vitae ere aurkeztu behar da. Eta honako e-posta helbide honetara bidali behar dira investigaciones@ief.minhap.es.

Ikerketa Fiskalen Institutuko ikerketa-batzorde batek aztertuko ditu ondoren eskabideak. Aldian-aldian elkartuko da batzordea, aurkeztutako proposamenak eta ebaluatzaile anonimoek egindako txostenak aztertzeko.

Ikerketa Fiskalen Institutuak proiektua editatzeko eskubidea izango du, proiektua jaso eta hurrengo bi urteetan. Bestalde, egileek konpromisoa hartu behar dute ikerketaren emaitzen bertsio bat egiteko, Ikerketa Fiskalen Institutuaren Lan-paperen edo Lan-agirien bildumaren barruan sartzeko. Eta ikerketa-lana aipatutako horietakoren bat ez den beste komunikabideren batean argitaratu nahi izanez gero, baimena eskatu beharko diote idatziz Ikerketa Fiskalen Institutuari. Halakoetan, argi eta garbi adierazi beharko da edizioan lana Ikerketa Fiskalen Institutuak finantzatu duela. Halaber, konpromisoa hartu behar dute Ikerketa Fiskalen Institutuak egindako gonbidapenei baietz erantzuteko, baldin institutuak bere mintegiren batean parte hartzea nahi badu, ikerketen emaitzen berri emateko.

INSTITUTO DE ESTUDIOS FISCALES

Avda. Cardenal Herrera Oria, 378 28035 - MADRID

Tel. 91 339 88 00 | informacion@ief.minhap.es